146. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Usategiak enkantean

Donamariako Udalak ahozko posturen bidezko enkante publikoan atera du ondoko usategien aprobetxamendua, urte baterako:

1.-Zazpigarren frontea, Ubedo izenekoa, 6 usategi. Hasierako prezioa: 1.500,00 euro.

2.-Zortzigarren frontea, Argibel izenekoa, 8 usategi. Hasierako prezioa: 2.000,00 euro.

Enkantea Donamariako Herriko Etxeko aretoan eginen da, 2011ko abuztuaren 13an, 13:30ean.

Enkante honen eta ondoriozko esleipenen baldintza-agiria jendearen eskura dago Udalaren Idazkaritzan, astelehenetan, asteazkenetan eta ortziraleetan, eguerdiko 12:00etatik 15:00etara. Telefonoa: 948 450046; posta elektronikoa: udala@donamaria.es.

Donamarian, 2011ko uztailaren 13an.-Alkatea, Ricardo Sagaseta Andiarena.

Iragarkiaren kodea: L1112358