2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
Ezkontza zibila egiteko eskumenetarako eskuordetzea
Tuterako Erregistro Zibilean ezkontza zibilaren 1220/2010 espedientea tramitaturik eta hura 2011ko uztailaren 8an Herriko Etxean egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate Alberto Santos Alegríak, ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren uztailaren 1eko 23/2011 Ebazpenaren bidez; hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/2011 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.
Lehendabizikoa.-Udal honetako zinegotzi Fabiola Zatorre Jiménez eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.
Bigarrena.-Ezkontza zibil hori udal egoitzetan egiteko baimena ematea, 2011ko uztailaren 8an.
Hirugarrena.-Nafarroako Aldizkari Ofizialari eta interesdunei horren berri ematea.
Cabanillasen, 2011ko uztailaren 1ean.-Alkatea, Alberto Santos Alegría.
Iragarkiaren kodea: L1111767