146. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1383/2011 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana. Helburu esperimentaleko "Barasoaingo eremu esperimentala" izeneko instalazio eolikoaren proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egitea.

Espedientea: 00001202-2011-0014 (SCE01094).

Atala: Laguntza Juridikoa.

Telefonoa: 848.42.36.52. Faxa: 848.42.64.84.

Helbide elektronikoa: carizcund@cfnavarra.es.

Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 20an emandako 203SIN/2011 Ebazpenaren bidez, helburu esperimentaleko "Barasoaingo eremu esperimentala" izeneko instalazio eolikoaren proiektua onetsi, hura gauzatzeko administrazio baimena eman eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupazio aurreko aktak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Helburu esperimentaleko "Barasoaingo eremu esperimentala" izeneko instalazio eolikoaren proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Barasoaingo alkateari, edo hura ordezkatzen duen zinegotziari, dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezkoa bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Barasoaingo Udaletxean, 2011ko abuztuaren 26an.

Aktak egiteko ordena interesdunei jakinaraziko zaie, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak eta/edo notarioak eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordainduta.

2. Ebazpen hau Acciona Windpower, S.A. enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Barasoaingo Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko uztailaren 6an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1112191