122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 806/2011 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, mehatxu-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

80/11 epaia. Tuteran, 2011ko apirilaren 18an.

Octavio Tobajas Gálvez jaunak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, mehatxuengatik bideratzen ari den 806/2011 falta-judizioaren autoak aztertu ditu. Judizio horretan hauek parte hartu dute: Fiskaltzak, Anibal José Assureirak, salatzaile gisa, eta Vasco Rafael Vieira Onofrek, salatu gisa.

Epaitza:

Vasco Rafael Vieira Onofre absolbitu egiten dut Anibal José Assureirak haren aurka jarritako salaketatik. Prozesuko kostuak ofizioz ordainduko dira.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta jakinarazten denetik bost eguneko epean apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua. Errekurtsoa Iruñeko Probintzia Auzitegiko magistratu batek ebatziko du.

Beraz, nire epai honen bidez, lehen auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut (epaiaren ziurtapena jarduketei erantsiko zaie).

Eta Anibal José Assureira jaunari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2011ko ekainaren 3an.-Idazkari judiziala, María González García.

Iragarkiaren kodea: J1110043