122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 433/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 433/2010 falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

158/2011 epaia.

Iruñean, 2011ko apirilaren 14an.

M.ª Paz Benito Oses andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, ebasketa-falta baten ondoriozko auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 433/2010 falta-judizioan. Bertan parte hartu dute, batetik, Fiskaltzak, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, salatzaileak, Julián Cerdán Arizcurenek, eta salatuek, Josép María Pompido Nachek eta María Argentina Borja Ramírezek. Azken horiek ez dira agertu, legezko zitazioa egin zaion arren, eta

Epaitza:

Josép María Pompido Nache eta María Argentina Borja Ramírez kondenatzen ditut, jada zehaztu den falta baten egilea eta erantzule diren aldetik, hilabete batez egunero 9 euroko isuna ordaintzera, guztira 360 euro bakoitza, gehi prozesuko kostuak.

Erantzukizun zibila dela-eta, Inmuebles Nuevo Artica, S.L. enpresari 300,86 euroko kalte-ordaina eman beharko diote, gehi epaiaren betearazpenean zehaztuko den zenbatekoa, salatzaileak aurkezten duen fakturaren arabera, judizio ekitaldian iragarritakoa.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du dagokion espetxean, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen duelako.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi ondoko bost egunetan, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta Josép María Pompido Nacheri eta María Argentina Borja Ramírezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko ekainaren 1ean.-Epaile magistratua, Mari Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1110057