122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 329/2011 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, agintaritzaren agenteenganako errespetu eta begiramen faltagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Iruñean, 2011ko maiatzaren 4an.

Fermín Otamendi Zozayak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, agintaritzaren agenteenganako errespetu eta begiramen faltagatik (634) Robinson Nahin Fajardo Díazen aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 329/2011 falta-judizioan. Judizioaren aktan ageri diren alderdiek parte hartu dute.

Epaitza:

Robinson Nahin Fajardo Díaz absolbitzen dut leporatu zaion agintaritzaren agenteei desobeditzearen faltatik, eta prozesuko kostuak ofizioz ordaindu behar direla adierazten dut.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Robinson Nahin Fajardo Díazi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko ekainaren 3an.-Idazkari judiziala, Tomás Marcos Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1110247