122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 851/2011 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, mehatxu-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Iruñean, 2011ko maiatzaren 10ean.

Nik, Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, 851/2011 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Daniel Castillo Piñar. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Daniel Castillo Piñar absolbitu egiten dut hasiera batean leporatu zitzaion faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko agintzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Adolfo Calleja Garcíari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko ekainaren 6an.-Idazkari judiziala, Tomás Marcos Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1110246