122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua

Iruñean, 2011ko ekainaren 3an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Ignacio San Martín Cidriain prokuradore jaunak eskaturik, neurriak aldatzearen gaineko 1183/2010 prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Fermín María López Subiza jaunaren aurka, non den jakiterik ez baitago. Prokuradoreak Maite Asurmendi Usieto andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Oso-osorik baiesten dut Ignacio San Martín Cidriain prokuradore jaunak, Maite Asurmendi Usieto andrearen izenean eta hura ordezkatuz, Fermín María López Subiza jaunaren aurka jarri duen demanda, auzi-ihesean baitago, eta, hortaz, aldatzen ditut 1999ko martxoaren 17ko autoan ezarritako neurriak eta beste hauek ezartzen ditut:

1.-Amari ematen diot aipatutako seme adingabearen (Aritz) zaintza eta jagoletza, baita guraso-ahalaren egikaritza ere.

2.-Fermiín jaunak Maite andreari hilean 100 euro ordainduko dizkio bion semearen mantenurako ekarpen gisa. Diru-kopuru hori hilaren lehenengo bost egunen barnean ordainduko du, amak adierazten duen kontuan. Zenbatekoa urtero igoko da, urtarrilean, INEk edo hura legez ordezten duen erakundeak argitaratzen dituen KPIaren aldakuntzen arabera.

3.-Bi gurasoek erdi bana (%50 bakoitzak) ordainduko dituzte semearen aparteko gastuak. Apartekotzat joko dira Gizarte Segurantzak edo bestelako aseguruek estaltzen ez dituen gastu medikoak, kirurgikoak eta farmaziakoak, bai eta lanbide-trebakuntzakoak eta unibertsitatekoak ere.

4.-Ez da inolako bisita araubiderik ezarri adingabearen eta aitaren artean.

Ez da bidezkoa kostuak inori berariaz ezartzea.

Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, bidal bekio exhortoa erregistro zibil egokiari, idatzoharra egin dezan.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455. artikulua).

Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan, bost eguneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta aurkaratzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarriaren arabera, 50 euroko gordailua egin dela frogatu behar da, bestela errekurtsoa ez baita onartuko. Fiskaltza gordailua egin beharretik salbuetsita dago.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Fermín María López Subiza jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2011ko ekainaren 3an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.-Idazkaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1110016