122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Deialdia, Vianako "Ricardo Campano" ikastetxe publikoko eskolazain izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatua aplikatuz, Vianako "Ricardo Campano" ikastetxe publikoko eskolazain izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak Sergio Sainz Ibañez izendatzeko proposamena egin du, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiko 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2011ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22an.

Vianan, 2011ko ekainaren 14an.-Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L1110641