122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren 6/2011 Dekretua, ekainaren 11koa.
Lehen alkateordearen izendapena

Datako egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:

DEKRETATU DUT:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluaren arabera, alkateak libreki izendatuko ditu alkateordeak, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen artean, eta halakorik ez bada, zinegotzien artean.

Aintzat harturik: gaurko egunarekin, Udalbatza berria eratu berritan, oraindik ez dira izendatu Gobernu Batzarreko kideak, baina hurrengo egun batean izendatu behar dira.

Aintzat harturik: beraz komenigarria eta beharrezkoa da, alkateak behar izanez gero ordezkoa izanen duela ziurtatzeko, lehen alkateordea bederen izendatzea.

Kontuan harturik: alkateordeak alkatearen dekretuaren bidez izendatu behar dira, eta Osoko Bilkurari izendapenaren berri eman behar zaio lehenbiziko bilkuran. Gainera, ebazpena banan-banan jakinarazi behar zaie izendatuei eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu.

Toki araubidean indarra duen legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

DEKRETATU DUT:

Lehenbizikoa.-M.ª Reyes Carmona Blasco zinegotzia lehen alkateorde izendatzea.

Bigarrena.-Haren eginkizunetan ari denean Udalaren Erregelamendu Organikoaren 27. artikuluan xedatua bete beharko du.

Hirugarrena.-Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, indarra sinatzen den egunaren biharamunetik aitzina izanen badu ere. Udalaren osoko bilkurari ere ebazpen honen berri emanen zaio hurrengo bilkuran.

Laugarrena.--Eraginik gabe uztea, indarrean uste litekeen orotan, alkateordeak izendatzeari dagokionez lehenago emandako xedapen guztiak.

Tuteran, 2011ko ekainaren 13an.-Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1110557