2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
Alkatetzaren 88/2011 Ebazpena, ekainaren 15ekoa,
Udaleko alkateordeak izendatzen dituena
Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46. artikuluak eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 23.3 artikuluak ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz,
DEKRETATU DUT:
1.-Miguel Ángel Enciso Martínez Udal honetako lehen alkateorde izendatzea, eta Itziar Malón Caspe, berriz, bigarren alkateorde.
2.-Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenengo bilkuran.
3.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, ebazpenak sinatu eta hurrengo egunean indarra hartzea deusetan ukatu gabe.
Murillo El Cuenden, 2011ko ekainaren 15ean.-Alkatea, Jesús María Mar Itúrbide.
Iragarkiaren kodea: L1110686