122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Birmugapena, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak UA 2C-4 A. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2011ko maiatzaren 19an egin bilkuran, Udalaren Hirigintza Planeko 2.C-4.A jarduketa unitateari dagokionez, hasiera batean onetsi zituen hainbat proiektu, aho batez onetsi ere, hau da, legez eskatzen ahal den gehiengoaren aldeko botoarekin. Proiektu guztiak Construcciones Merino-Ondarra, S.L.k sustatuak dira. Hona hemen: unitatearen birmugapenarena, hor proposatzen baita bien artean bat bakarra osatzea, elkarren mugakide direlako; determinazio xehakatuetako aldaketarena, familia bakarreko etxebizitzak egiteko, etxebizitza bloke bakarra aurreikusia baitago; eta birzatiketa eta urbanizazioarena, horrela jarraikortasuna emanen baitzaio egun bukatua dagoen 4.B eta 3. unitateetako urbanizazioari; halere, behin betiko onespena egiazkoa izateko, beharrezkoa izanen da jarduketa esparrua antolatzen duten aldaketak aldez aurretik onestea eta hirigintzako dokumentuak zuzentzea, hori guztia dagozkien espedienteetako txostenei jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarrean den abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74, 76, 79, 134-5 eta 151. artikuluetan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Udal bulegoetan egonen da interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 4 eta 5-a) idatz-zatietan xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala, saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Larragan, 2011ko ekainaren 10ean.-Alkate udalburua, María Luisa Ibáñez García.

Iragarkiaren kodea: L1110710