122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

251/2011 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Departamentuaren mendeko musika kontserbatorioetako eta Iruñeko Dantza Eskola Berariazkoko zuzendariak, karguan 2011ko uztailaren 1ean hasiko direnak, ohiz kanpoko prozeduraz izendatzen dituena.

Kontuan hartuta behar bezala funtzionatzeko ikastetxe guztiek ikasturtearen hasieran zuzendaria izan behar dutela eta 2011ko uztailaren 1ean arrazoiak arrazoi zuzendaritza hutsik izanen duten ikastetxeak daudela, bidezkoa da ebazpen hau onestea, ikastetxe horietan zuzendari ariko diren pertsonak izendatze aldera.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ohiz kanpoko prozeduraz izendatzea ebazpen honen eranskinean aipatzen diren pertsonak, karguan 2011ko uztailaren 1ean hasiko direnak.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren eta Tituluen Atalari, Arte Ikasketen Atalari, Langileriaren Kudeaketarako Atalari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2011ko ekainaren 7an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

ERANSKINA

Ohiz kanpoko izendapen proposamena

IZENA

IKASTETXEA

HASIERAKO EGUNA

AMAIERAKO EGUNA

Escauriaza de las Heras, Julio

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa

2011/07/01

2015/06/30

Garay Ustáriz, Santiago

"Pablo Sarasate'' Musika Kontserbatorio Profesionala

2011/07/01

2015/06/30

Álvarez Istúriz, Cristina

Iruñeko Dantza Eskola Berariazkoa

2011/07/01

2015/06/30

Iragarkiaren kodea: F1110185