122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Alkateordeen izendapenak

Udal honetako alkateak ebazpen hau eman zuen 2011ko ekainaren 13an. Hona hemen testua:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.2 eta 23.3 artikuluetan eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 41.3 eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Honako zinegotzi hauek alkateorde izendatzea:

-Lehen alkateorde: Inmaculada Hermoso Cia.

-Bigarren alkateorde: Delita Juliana Romero Ollobarren.

2. Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxe honetako iragarki oholean argitaratzeko agintzea, indarra ebazpen honen egunaren biharamunean hartuko badu ere.

4. Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen osoko bilkuran, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Deikaztelun, 2011ko ekainaren 13an.-Alkatea, M.ª José Sagasti Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L1110570