122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Birzatiketa proiektua, Cortesko "La Cadena industrialdea" Jarduera Ekonomikoen Eremuan, NASUINSAk sustatua.
Behin betiko onespena

Udalbatzako alkate udalburuak, 2011ko ekainaren 10ean, 61/2011 ebazpena eman zuen. Hona hemen haren xedapen zatia:

Lehena.-Behin betiko onestea Cortesko "La Cadena industrialdea" Jarduera Ekonomikoen Eremuko birzatiketa proiektua, Ignacio Nagore Laínek Sociedad Navarra de Suelo Industrial, S.A. (NASUINSA) ordezkatuz aurkeztu duena.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunari jakinaraztea eta horren berri ematea Udalbatzari egiten den lehenengo osoko bilkuran.

Cortesen, 2011ko ekainaren 10ean.-Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L1110472