122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkatetzaren eskumenak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzteko erabakia ezeztatzea

Udal honetako alkateak ebazpena eman du 2011ko ekainaren 14an. Hona hemen testua:

1. Ezeztatzea Alkatetzaren erabakia, 2007ko ekainaren 28ko 356. Ebazpenaren bidez bere eskudantzietatiko batzuk Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztekoa, Alkatetza honek Tokiko Gobernu Batzar berriko kideak izendatzen ez dituen bitartean.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan. Hala ere, eskudantziak bertze baten esku uzteko erabakia ezeztatze honek dekretu honen egunaz geroztik izanen ditu ondorioak.

3. Erabaki honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan ezarritakoa bete beharrez deituko den bilkura berezian, jakinaren gainean egon dadin.

Burlatan, 2011ko ekainaren 14an.-Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1110651