122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Udaltzainburua. Izendapena

Udal honetako alkateak ebazpena eman du 2011ko ekainaren 13an. Hona hemen testua:

1. Enrique Luis Bellostas Suescun Burlatako Udaleko udaltzainburu izendatzea, behin-behineko langileen araubidearekin, noiztik eta 2011ko ekainaren 13tik nere agintaldiaren bukaera eguneraino, non tarte horretan kargu-uzterik gertatzen ez den, betiere 2011ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aurreikusitako lansariekin, hori guztia Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren III. tituluarekin eta Nafarroako Poliziei buruzko 8/2007 Foru Legearen 26. artikuluarekin eta laugarren xedapen gehigarriarekin bat.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 26. artikuluan adierazitako ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Enrique Luis Bellostas Suescuni eta Indarra Asesoresi, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2011ko ekainaren 13an.-Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1110650