122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketa puntual xehakatua Baztango Udal Planean.
Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2011ko maiatzaren 20an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen 5. puntuan:

Lehena.-Behin betikoz onestea aldaketa puntual xehakatua Baztango Udal Planean, UE-11 unitatea bi exekuzio azpiunitateetan banatzeko, UE-11A eta UE-11B, eta haren antolamendu xehakatua ezartzeko. Hura Mariano Oteiza Arrechea eta Jon Joseba Oteiza Galain arkitektoek prestatu dute, 2011ko urtarrileko datarekin, eta horretarako ireki den espedientean dago, Juan Larregui Urrutiak sustaturik.

Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, ukituendako jakinarazpen ondorioa izan dezan, eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, arlo horretan indarra duen legeriarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legediak agindutakoari jarraikiz.

Elizondon (Baztan), 2011ko ekainaren 6an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1110605