122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketa puntual xehakatua Baztango Udal Planean.
Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2011ko maiatzaren 12an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen 9. puntuan:

"Hasiera batean onestea aldaketa puntual xehakatua Baztango Udal Planean, Elizondon egitekoa katastroko 16. poligonoko 206. lurzatiari dagokionez. Horretarako irekitako espedientean dago, Mari Carmen Oronoz Alemanek sustaturik".

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Elizondon (Baztan), 2011ko ekainaren 6an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1110586