122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Alkatetza bertze baten esku uztea, kanpoan egoteagatik

Barasoaingo Udaleko (Nafarroa) alkate udalburuak, gaurko egunarekin, 46/11 Ebazpena eman du. Hona hemen:

Ikusirik Barasoaingo Udaleko alkate udalburua herritik kanpora izanen dela ekainaren 14tik 18ra, biak barne.

Kontuan hartuz, Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, alkateordeei dagokiela alkatearen ordez aritzea haren eginkizun guztietan, hura kanpoan bada, eri bada edo bere eskudantziak erabiltzeko ezindurik bada.

EBATZI DUT:

1. Alkatetzaren eginkizun guztiak lehen alkateorde Rafael León Echaideren esku uztea ekainaren 14tik 18ra, biak barne.

2. Ebazpen honen berri Rafael León Echaideri ematea, baita Udalbatzari ere egiten duen lehen osoko bilkuran, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Eskuordetza honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Barasoainen, 2011ko ekainaren 13an.-Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1110567