122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRAITZ-ORKIN

Aldaketa ordenantzan. Hasierako onespena

Kontzejuko Batzarrak, 2011ko maiatzaren 30ean egin bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Arraitz-Orkingo Kontzejuaren kultur areto edo espazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren 11. artikuluan. Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Arraitz-Orkinen, 2011ko ekainaren 1ean.-Kontzejuko burua, Pedro Larrainzar Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L1110678