122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OLT/EUD izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Iragarkia:

Ana Isabel Ruiz Domínguez, Laura Muñoz Puyales, M.ª Paz Gil Pérez-Nievas, Susana Alduan Iturria, Juana M.ª Urdaniz Villanueva, Eva Lacalle Lacalle, M.ª Luisa Ollo Jordán, Beatriz Ollo Jordán, Manuela García Sánchez, Idoia Garde Sesma, Mónica San Juan Rico, M.ª José Muñiz Aguirreurreta eta M.ª Pilar Beorlegui Mendive andreek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 2739/2010 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT/EUD lanpostu batzuk betetzeko oposizio-lehiaketari bukaera eman zitzaion, 277 izangairen izendapena egin zen eta beste 61 kontratatzea bidezkotzat jo. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan daude interesdunen eskura, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan aurkez daitezke.

Iruñean, 2011ko ekainaren 1ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1109919