122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

37/2011 FORU AGINDUA, maiatzaren 24koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, Rita San Martín Dublán andrea Izapide Administratiboen Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalak ezartzen du bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Rita San Martín Dublán andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Izapide Administratiboen Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau igortzea interesdunari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 24an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

Iragarkiaren kodea: F1109600