122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

285/2011 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Eratsungo Haur eta Lehen Hezkuntzako "Polainea" ikastetxe publikoaren jarduerak aldi baterako bertan behera uzten dituena, 2011ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak Eratsungo "Polainea" ikastetxe publikoaren jarduerak aldi baterako bertan behera uzteko proposamena egin du, 2011-2012 ikasturterako bost ikasle baino gutxiagok egin dutelako matrikula.

Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Eskola Publikoetako, Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Erregelamendua onesteko otsailaren 10ean eman eta martxoaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 24/1997 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera,

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Eratsungo Haur eta Lehen Hezkuntzako "Polainea" ikastetxe publikoaren (ikastetxearen kodea: 31002059) jarduerak aldi baterako bertan behera uztea, 2011ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Eratsungo Udaleko alkate-udalburuari, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuei, Araubide Administratiboaren Atalari, Antolamenduaren eta Tituluen Atalari, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 31n.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F1110008