122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

101/2011 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren zenbait argitalpenen salmenta prezioa ezartzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 18.2 a) artikuluak dioenaren arabera, prezio publikoak jaso behar dituen organoa zer departamenturen menpe dagoen, harexek ezarri edo aldatuko du prezio publiko horien zenbatekoa.

Horrenbestez, indarra duen legedian ezarritakoarekin bat, eta Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 120/2007 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 1. eranskinean agertzen diren Nafarroako Gobernuaren argitalpenek jendearendako izanen duten salmenta prezioa onestea.

2. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean hartuko du indarra.

3. Ebazpen hau Argitalpenen eta Nafarroaren Proiekzioaren Zerbitzura igortzea.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2.b) artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 30ean.-Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusia, Lola Eguren Apesteguía.

1. ERANSKINA

XXXVII Semana de Estudios Medievales, 37. zk.
Estella 19-23 de julio de 2010

TITULUA

EGILEA

PREZIOA

1212-1214: El trienio que hizo a Europa

Batzuen artean

15,00

Bibliotecas

Manguel, Alberto

8,00

Construcción de una ciudad, La: Ensanches y política municipal de vivienda

Jiménez Riesco, M.ª Ángeles

15,00

Diseño en 3D

Zubicoa Ventura, Jesús

12,00

Diversidad geológica de Navarra, La

Galán Pérez, Gustavo, Palacio Suárez, Jaime

25,00

Guerra y revolución en Navarra (1808-1814)

Miranda Rubio, Francisco

18,00

José Lázaro. un navarro cosmopolita en Madrid

Batzuen artean

10,00

Juan de Palafox y Navarra "Et Alia Studia"

Fernández Gracia, Ricardo

16,00

Lo personal es político: Feminismo y documental / personal is political: feminism and documentary.

Festival de cine documental Punto de Vista 2011

Batzuen artean

18,00

Navarra. Una invitación al futuro

Hidalgo Ruiz, Manuel

20,00

Normas Tributarias de Navarra 2011 (I. lib.)

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

11,00

Normas Tributarias de Navarra 2011 (II. lib.)

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

11,00

Régimen Jurídico de los Símbolos de Navarra, El. Pro Libertate 24

Izu Belloso, Miguel José

12,00

Sistemas de fabricación flexible

Batzuen artean

16,00

Zaragüeta fotógrafos

Zubiaur Carreño, Francisco Javier

15,00

Iragarkiaren kodea: F1109897