122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

232DEP/2011 FORU AGINDUA, ekainaren 9koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana, saltokiak igande eta jaiegunetan ireki ahal izateko 2011ko egutegia aldatzen duena.

Enpresako zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 3017/2010 Ebazpenaren bidez, saltokiak igande eta jaiegunetan ireki ahal izateko 2011ko egutegia ezarri zen (2010eko 159. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa).

2011n merkataritza jarduera zer igande eta jaiegunetan (zortzi guztira) gauzatzen ahalko den ezartzen duen egutegiak uztailaren 26a hartzen du barnean, Tuteraren kasuan.

Tuterako Udalak 2011ko maiatzaren 12an eskatu zuen uztailaren 26a, Tuteran merkataritza jarduera gauzatzeko jaiegun baimendutzat ezarritakoa, 25arekin ordezteko.

Nafarroan Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 33.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Saltokiak igande eta jaiegunetan ireki ahal izateko 2011ko egutegia aldatzea, eta uztailaren 25a ezartzea Tuteran merkataritza jarduera gauzatzen ahal den egun balioduntzat.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko ekainaren 9an.-Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilaria, José María Roig Aldasoro.

Iragarkiaren kodea: F1110467