2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIORDIA
Aldaketa 2010eko aurrekontuan
Ziordiko Udalak, 2010eko ekainaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko aurrekontu orokorrean kreditu aldaketa egiteko 1. espedientea.
Espedientea jendaurrean egonen da 15 egunean, azter dadin, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, bidezko alegazioak aurkez daitezen; horrelakorik aurkezten ez bada behin betiko onetsirik geldituko da propio erabaki beharrik gabe.
Ziordian, 2010eko ekainaren 22an.-Alkatea, Jesús María Arrese Galbete.
Iragarkiaren kodea: L1012083