95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Familia-langile (D maila) izateko lanpostuak.
Izendapen proposamena

2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 5ean argitaratu zen Tuterako Udalaren zerbitzuko familia-langile (D maila) izateko lau lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia. Bada, bertan aurreikusitako hautaprobak egin direnez, bidezkoa da argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan, epaimahaiak egin duen izendapen proposamena, hain zuzen ere azterketa gainditu duten izangai hauen aldekoa: Esmeralda Galarreta Marton eta María Carmen Aguirre Hernández.

Interesdunek 30 egun naturaleko epea izanen dute, iragarpen honetatik aitzina, Tuterako Udaletxean deialdiaren 9.2 oinarrian agertzen den dokumentazioa aurkezteko.

Tuteran, 2010eko uztailaren 7an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1012099