95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

HAPOko AR-2 banaketa eremuko Plan Partzialeko UB13ko A eta B lurzatien xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko ekainaren 29an egin bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea Tafallako AR-2 banaketa eremuko Plan Partzialeko UB13ko A eta B lurzatien xehetasun azterlana (31. poligonoko 421, 422, 423 eta 424. lurzatiak, katastroaren arabera). Tavicop 2000, Sociedad Cooperativa da sustatzailea eta 2010eko ekainaren 7an aurkeztu zen (2835 sarrera zenbakia); xedea da AR-2 banaketa eremuko Plan Partzialaren determinazio bolumetrikoak eta diseinukoak garatzea UB-13 unitate oinarrizkoko A eta B lurzatien esparruan.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan 76 eta 74. artikuluei dagokienez xedatuari jarraikiz.

Tafallan, 2010eko uztailaren 6an.-Jarduneko alkatea, Francisco María Irizar.

Iragarkiaren kodea: L1012096