95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Zuastiko 2. sektoreko Plan Partziala eta Itzako udal mugapeko
Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea. Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2010eko uztailaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Itzako udal mugapeko Arau Subsidiarioak eta Zuastiko 2. sektoreko Plan Partziala aldatzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Eritzebeitin, 2010eko uztailaren 9an.-Alkate udalburua, María Socorro Pérez Ollo.

Iragarkiaren kodea: L1012018