95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Eremu publikoak ostalaritzarako erabiltzeko ordenantza arautzen duen udal ordenantza Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2010eko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eremu publikoa ostalaritzarako erabiltzea arautzen duen ordenantzaren udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Fontellasen, 2010eko uztailaren 9an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1012030