95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Basozainen deialdiaren aurkako errekurtsoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozain izateko hogeita hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 31n emandako 63/2010 Ebazpenaren bidez onetsia (2010eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 16koa).

Ander Zuazo Iriarte eta Joseba Compains Silva jaunek, LAB sindikatua ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 31n emandako 63/2010 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren aurka; horietan, eskatutako titulazioa aurkaratzen da. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan (Navarrería kalea, 39, lehenbiziko solairua, Iruña). Aldez aurretik 848 42 37 80 telefonora deitu beharko da, hitzordua hartzeko.

Iruñean, 2010eko ekainaren 25ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1011310