95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

118/2010 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, 152/2010 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea, Andrés Armendáriz Zabalza jaunak sustatua, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. epaitegiko idazkariak, 2010eko maiatzaren 21eko idazkian, aditzera eman du, Andrés Armendáriz Zabalza jaunak sustaturik, prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (152/2010 zenbakia) aurkeztu dela, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 23an emandako 236/2008 Ebazpenaren aurka aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zuen azaroaren 12ko 875/2009 Foru Aginduaren aurka. Ebazpen horren bidez, foruzain izateko 100 lanpostu oposizio bidez betetzeko hautapen prozeduratik baztertu zuten. Salako idazkariak espediente administratiboa igor dakiola eta interesdunei agertzeko epea ezar dakiela eskatu du, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedaturikoarekin bat.

Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. epaitegira igortzea Andrés Armendáriz Zabalza jaunak apirilaren 29ko 277/2009 Foru Aginduaren aurka jarritako errekurtsoaren 152/2010 prozedura laburtuaren administrazio espedientea. Foru agindu horrek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 23an emandako 236/2008 Ebazpenaren aurka aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zuen. Ebazpen horren bidez, foruzain izateko 100 lanpostu oposizio bidez betetzeko hautapen prozeduratik baztertu zuten.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta autoetan demandatu gisa ager daitezen epatzea, argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Andrés Armendáriz Zabalza jaunari, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko ekainaren 29an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1011350