86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2008-EXT-331 / 2006-RC-253

Ebroko Ur Konfederazioak 2010eko otsailaren 9an emandako ebazpenaren bidez, amaitu egin dira ur aprobetxamendu honetarako eskubideak: Altsasuko (Nafarroa) udal mugapean Altzania ibaitik ura hartzeko aprobetxamendua, lantegi bateko industria eta higiene erabileretarako, behinola Fundiciones Alsasuari emana eta Ur Publikoen Aprobetxamenduen Liburuan 45.276 zenbakiarekin inskribatua.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko apirilaren 9an.-Komisarioaren ondokoa. Hura ez dagoenez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1010983