86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2008-EXT-724 / 2008-RC-1198

Ebroko Ur Konfederazioaren 2010eko maiatzaren 14ko Ebazpenaren bitartez, iraungi egin dira Arenal edo Tejera sakanetik hartu beharreko uren aprobetxamenduaren eskubideak. Vianako udal mugapean (Nafarroa) ureztapenerako erabili beharreko aprobetxamendu hori María Requivatiz Ruiz de Vicuñari andreari eman zitzaion, eta Ur Publikoen Aprobetxamenduko Liburuan inskribatu zen 28.074 zenbakiarekin.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Espedientea eta agiri teknikoak ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko maiatzaren 14an.-Komisarioaren ondokoa. Eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1010967