86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

186/2010 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik 2010-2011 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzen dituena.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak ezartzen du "Espainia osoan balio duten titulu ofizialak eskuratzeko ikasketen prezio publikoak eta eskubideak autonomia erkidegoak ezarriko ditu, Unibertsitateen Koordinaziorako Kontseiluak zerbitzua emateko kostuetan oinarrituta ezartzen dituen mugen barruan".

Unibertsitate Politikarako Konferentzia Nagusiak, 2010eko maiatzaren 25ean, 2010-2009 ikasturtean aurreko ikasturtearen aldean aplikatu beharreko prezio akademikoen igoeraren mugak ezarri zituen. %1,5 izanen da gutxieneko ehunekoa eta %5,5 gehienekoa. Unibertsitateko masterren tituluen kasuan, autonomia erkidegoek gehieneko muga aldatu ahal izanen dute, kostuaren %30eraino.

2010-2011 ikasturtean, Nafarroako Unibertsitate Publikoak aurrenekoz eskainiko die ikasle berriei Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparrura egokitutako irakaskuntzak, gradua, unibertsitateko masterra eta doktoretza programak, eta beraz beharrezkoa da antolaketa akademiko berriarekin bat datozen kredituen prezioak ezartzea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak zerbitzu eta eskubideen truke 2010-2011 ikasturtean aplikatuko diren prezioen proposamena aurkeztu dio Hezkuntza Departamentuari.

Testuinguru horretan, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2010-2011 ikasturtean, bai iraungi beharreko titulazioetarako bai dagoeneko ezarrita dauden graduetarako, aplikatu beharreko prezioen proposamena arrazoituz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 18. artikuluarekin bat, prezio publikoak hartu behar dituen organoa zer Departamenturen mende dagoen, horrexek ezarri edo aldatuko dituela haien zenbatekoa, organoak berak proposatuta.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoen eta gainerako eskubideen truke 2010-2011 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak onestea, irizpide hauei jarraituz:

Lehenbizikoa.-Proposatutako gehikuntzak.

1.1. Unibertsitateei buruzko Lege Organikoan xedatutakoa aplikatuz, eta Unibertsitate Politikarako Konferentzia Nagusiak erabakita, 2010-2011 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan unibertsitate titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzen prezioak ebazpen honen eranskinetan jasotakoak izanen dira.

1.2. Iraungi beharreko titulazioen kasuan, lehen matrikulan kreditu bakoitzeko aplikatu beharreko prezioa izanen da Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 24ko 204/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako prezioa gehi %3ko igoera. Bigarren matrikularen kasuan, lehen matrikularen prezioari %30eko igoera aplikatuta aterako da prezioa. Hirugarren eta hurrengo matrikuletarako, lehen matrikula gehi %50eko igoera izanen da prezioa.

1.3. Graduetan, kredituen oinarrizko prezioa izanen da Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren 204/2009 Ebazpenean onetsitako prezioa gehi %3ko igoera.

1.4. Osasun Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren jakintza arloetako graduetan, kredituetako lehen matrikularen prezioa izanen da oinarrizko kredituaren prezioa gehi %41,6ko igoera.

1.5. Graduetako bigarren matrikulak lehenengoaren prezio bera izanen du, baldin eta matrikulazioa titulazioaren lehenbiziko lau seihilekoen barruan egiten bada.

1.6. Gradu guztietako hirugarren eta laugarren matrikuletarako, kredituaren prezioak lehen matrikulako prezioaren %50eko igoera izanen du.

1.7. Gradu ondoko ikasketa berrietako kredituetarako prezio baimendua, jakintza arlo guztietan, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren 204/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako prezioa izanen da, %3 gehituta.

1.8. Kudeaketa administratiboen prezioak 2009-2010 ikasturterako onetsitakoak izanen dira, %2 gehituta.

1.9. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gizarte Kontseiluaren bidez, atzerriko ikasle ez-egoiliarrendako edozein ikasketa mailatan prezioa gehitzen ahalko du, Europar Batasuneko estatuetako herritarrak ez badira, baina prezio hori gehienez ere ebazpen honen eranskinean kasuan kasuko irakasgairako ezarririko prezioak lau halako izanen dira, deusetan galarazi gabe arlo horretako nazioarteko hitzarmen edo itunek aurreikusten dutena, elkarrekikotasun printzipioa eta unibertsitateak beste unibertsitate batzuekin izenpe ditzakeen hitzarmenak. Prezio horiek ez dira behin ere ebazpen honen bidez onesten direnak baino txikiagoak.

Bigarrena.-Prezioak.

2.1. Matrikula egin edo tituluak edo ziurtagiriak luzatu edo beste edozein kudeaketa administrazio egin baino lehen, unibertsitateak aurreko ikasturteetako matrikulengatik kobratzeke dauden kopuruak pagatu daitezela eskatuko du.

2.2. Matrikularen prezioa edo haren zatikiren batena unibertsitateak ezartzen dituen baldintzetan pagatu ezik, ikasleen eskubideak bertan behera uzten ahalko dira eta, hala bada, matrikula eta horrek sorturiko ondorioak ezabatzen ahalko dira, dirurik itzultzeko eskubiderik gabe. Horren gainean behar diren neurriak hartzea unibertsitateari berari dagokio.

Hirugarrena.-Matrikulatzeko eta ordaintzeko moduak.

3.1. Ikasketa planetan, matrikula urtero egiten bada, ikasleak eskubidea izanen du I., II. eta III. eranskinetan ezarririko prezioak pagatzeko modua aukeratzeko. Ordainketa osoa pagatzen ahalko da, matrikula egitean, edo bi epetan zatiturik, bata matrikula egitean eta, bestea, abenduaren 1etik aurrera.

3.2. Ikasketa planetan, matrikula sei hilabetekoa bada, ikasleak prezio publiko guztiak epe bakar batean pagatu beharko ditu, matrikularekin batera.

Laugarrena.-Zenbatekoak.

4.1. Lehen, bigarren edo lehen eta bigarren zikloko unibertsitate-titulu ofizialak eskuratzeko irakasgaietan, matrikularen zenbatekoa arlo, ikasgai edo diziplina bakoitzerako ezarririko kreditu matrikulatuen baturaren ondorioa izanen da, ikasketa planeko esperimentaltasun mailaren arabera, lehen, bigarren, hirugarren edo hurrengo matrikulak izan eta horrela, I. eranskineko prezioekin eta xedapen honetako gainerako arauekin bat.

4.2. Eskuratu nahi den titulazioko kredituetarako ezarririko prezioaren arabera pagatu beharko dira aukera libreko irakasgaien kredituak edo ikasleari jarduera akademikoengatik aitortu zaizkion kredituak, kreditu horiek zer departamentu edo zentrotan egiten edo aitortzen diren kontuan hartu gabe.

4.3. Graduko edo gradu ondoko unibertsitate-titulu ofizialak (masterra edo doktoretza) eskuratzeko irakasgaietan, matrikularen zenbatekoa arlo, ikasgai edo diziplina bakoitzerako ezarririko kreditu matrikulatuen baturaren ondorioa izanen da, ikasketa planeko jakintza arloaren arabera, lehen, bigarren, hirugarren edo hurrengo matrikulak izan eta horrela, II. eta III. eranskinetako prezioekin eta xedapen honetako gainerako arauekin bat.

Bosgarrena.-Salbuespenak eta hobariak.

5.1. Prezioetan salbuespenak eta hobarietarako eskubidea ematen duten baldintzak matrikula eskatzen den egunean bete behar dira.

5.2. Ikasleei behin ere ezin izanen zaie salbuespenik edo hobaririk aplikatu, araudi honetan ezarririk ez badaude edo indarra duen araudiak ezartzen ez badu.

a) Bekak.

Indarra duen legeriarekin bat beka eskatzen duten ikasleak, baldin eta beka deialdian ezarrita baldin badago ikasleak eskubidea duela irakaskuntza zerbitzuaren prezioak beka eskaera ebatzi arte ez ordaintzeko, eskubide horretaz baliatzen ahalko dira, baina beka ukatuz gero, matrikularen zenbatekoa batera ordaindu beharko dute.

b) Familia ugariak izatea.

Familia ugariak babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 12. artikuluan eta abenduaren 30eko 1621/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamenduan xedaturikoarekin bat:

Kategoria bereziko familia ugarietako kide diren ikasleek eskubidea izanen dute araudi honetan finkaturiko prezio publikoetan salbuespen osoa izateko.

Kategoria orokorreko familia ugarietako kide diren ikasleek eskubidea izanen dute araudi honetan finkaturiko prezio publikoetan %50eko salbuespena izateko.

Familia ugariko titulu indarduna aurkeztuz frogatuko da familia ugarietako kidetza edo, matrikula eskatzen den egunean tramitatzen ari baldin bada, indarra duen araudiak baimentzen dituen agiriak.

c) Ohorezko matrikula.

"Ohorezko Matrikula" aipamena duten ikasleek, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasketa plan berean bada, matrikularen prezio publikoetan salbuespenerako eskubidea izanen dute, aurre-aurreko ikastaldian, hots, kalifikazio akademiko hori lortu deneko horretantxe, gaindituriko kredituen lehen matrikularen zenbatekoan.

Batxilergoko kalifikazio globalean Ohorezko Matrikula lortzen duten ikasleak salbuetsirik daude matrikularen prezio publikoak pagatzetik unibertsitate ikasketetako lehen urtean.

d) Desgaitasunen bat duten pertsonak.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten ikasleek eskubidea izanen dute araudi honetan finkaturiko prezio publikoetan salbuespen osoa izateko, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren hogeita laugarren xedapenean xedaturikoarekin bat.

Desgaitasuna duen pertsona dela edozein agiri aurkeztuz frogatuko da, indarra duen legeriak aurreikusten duena.

e) Terrorismoaren biktimak.

Terrorismoaren biktimekiko elkartasunari buruzko urriaren 8ko 32/1999 Legearen 7. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, egintza terroristen biktimek, baita haien ezkontide eta seme-alabek ere, irakaskuntzako prezio publikoetan salbuespen osoa izanen dute. Beraz, zerbitzu administratiboen prezio publikoak bakarrik pagatu beharko dituzte.

Ondorio horietarako, ekintza terroristen biktimek izaera hori aitortzen dien ebazpen administratiboa aurkeztu beharko dute eta, ezkontideak edo seme-alabak izanez gero, familia liburua.

f) Genero indarkeriaren biktimak.

Genero bortizkeriaren biktimek eta haien seme-alabek, Genero Bortizkeriaren kontrako Babes Integralerako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan xedaturikoarekin bat, eskubidea izanen dute zerbitzu akademikoen prezio publikoetan salbuespena izateko. Beraz, zerbitzu administratiboen prezio publikoak bakarrik pagatu beharko dituzte.

Indarra duen araudiak aurreikusten duen edozein agiri eta, haien seme-alaben kasuan, familia liburua aurkeztuz frogatuko da genero biktima dela.

Seigarrena.-Ikasketak baliokidetu eta aitortzeko prezioak.

Ikasketak baliokidetu eta aitortzeko prozesuek IV. eranskinean aipatzen den prezio administratiboaren abonua ekarriko dute beraiekin.

6.2. Edozein unibertsitate-zentrotan eginiko lehen, bigarren edo lehen eta bigarren zikloko ikasketetako ikasgai edo kredituak baliokidetzeko, ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoari I. eranskinean aipatzen diren prezioen %25 pagatuko diote.

6.3. Graduko edo gradu ondoko ikasketetan (masterrean edo doktoretzan) matrikulaturiko kredituak aitortzeko, 1393/2007 Errege Dekretuan xedaturikoarekin bat, ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoari II. eta III. eranskinetan aipatzen diren prezioen %25 pagatuko diote.

Zazpigarrena.-Irakaskuntzarik gabeko arloak.

Iraungitzeko dauden ikasketa planetako kredituetan matrikulatzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoak irakaskuntza alternatiboa eskaintzen badu, ikasleak kredituak osorik pagatuko ditu. Unibertsitateak aukera alternatiboa eskaintzen ez badu, unibertsitateari prezioaren %25 pagatuko zaio.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakaskuntza Errektoreordetzari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari eta Goi mailako Irakaskuntzaren Bulegoari.

Iruñean, 2010eko ekainaren 14an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

I. ERANSKINA

Lehen zikloko, lehen eta bigarren zikloetako eta bakarrik bigarren zikloko ikasketak

IKASKETAK

PREZIOA KREDITUKO

1. MATRIKULA

PREZIOA KREDITUKO

2. MATRIKULA

(+%30)

PREZIOA KREDITUKO

3. MATRIKULA ETA HURRENGOAK

(+%50)

-Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia

-Ekonomiako lizentzia

-Enpresa Zientzietako diploma

-Soziologiako lizentzia

-Gizarte Laneko diploma

-Haur Hezkuntzako Maisu-Maistren diploma

-Lehen Hezkuntzako Maisu-Maistren diploma

-Atzerriko Hizkuntzako Maisu-Maistren diploma

-Musika Hezkuntzako Maisu-Maistren diploma

-Zuzenbideko lizentzia

-Lan Harremanetako diploma

-Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko lizentziak batera ikastea

12,36

16,07

18,54

-Ingeniaritza Agronomikoa

-Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoa - Esp.: Nekazaritza eta Abeltzaintzako Ustiategiak

-Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoa - Esp.: Nekazaritza eta Nekazaritzako Elikagaien Industriak

-Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoa - Esp.: Barazki-frutazaintza eta Lorezaintza

-Telekomunikazioetako Ingeniaritza.

-Industria Ingeniaritza.

-Industria Ingeniaritza Teknikoa - Esp.: Mekanika

-Industria Ingeniaritza Teknikoa - Esp.: Elektrizitatea

-Telekomunikazioetako Ingeniaritza Teknikoa - Esp.: Soinua eta Irudia

-Kudeaketarako Informatikako Ingeniaritza Teknikoa

-Industria Ingeniaritza Tekniko Mekanikoa, diseinu industrialaren areagotzea

-Ingeniaritza Informatikoa (2. zikloa)

-Erizaintzako diploma

-Fisioterapiako diploma

17,50

22,75

26,25

II. ERANSKINA

Graduko ikasketak

IKASKETAK

PREZIOA KREDITUKO

1. ETA 2. MATRIKULAK

PREZIOA KREDITUKO

3. ETA 4. MATRIKULAK

(+%50)

Gizarte eta Zuzenbide Zientzien Jakintza Arloa

-Haur Hezkuntzako Maisu-Maistren gradua

-Lehen Hezkuntzako Maisu-Maistren gradua

-Soziologia Aplikatuko gradua

-Gizarte Laneko gradua

-Zuzenbideko gradua

-Lan Harremanen eta Giza Baliabideen gradua

-Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia

-Ekonomiako gradua

-Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko gradu bikoitza

-Ekonomiako eta EAZko Nazioarteko gradu bikoitza

14,52

21,78

Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren Jakintza arloa

-Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako gradua

-Ingeniaritza Elektromekanikoko gradua

-Industria Teknologietako Ingeniaritzako gradua

-Diseinu Mekanikoko Ingeniaritzako gradua

-Ingeniaritza Informatikoko gradua

-Telekomunikazioetako Teknologietako Ingeniaritzako gradua

Osasun Zientzien Jakintza Arloa

-Erizaintzako gradua

-Fisioterapiako gradua

20,56

30,84

2. matrikula ez da 1. matrikula baino garestiagoa izanen, betiere titulazioaren lehendabiziko 4 seihilekoen barruan egiten bada. 3. matrikula eta hurrengoak 1. matrikula baino %50 garestiagoa izanen dira.

III. ERANSKINA

Gradu ondoko ikasketak

1. 2010-2011 ikasturtean ezarri beharreko unibertsitate masterra (1393/2007 ED)

IKASKETAK

KREDITUAREN PREZIOA 1. MATRIKULAN

Gizarte eta Zuzenbide Zientzien Jakintza Arloa

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako unibertsitate masterra

-Gizarte Moderno Aurreratuetako Aldaketa Dinamiken unibertsitate masterra

-Musika Gaitasunen Garapeneko unibertsitate masterra

-Banakako, Familiako eta Taldeko Esku-hartze Sozialeko unibertsitate masterra

-Historiari, Eremuari eta Ondareari buruzko Ikasketa Aurreratuen unibertsitate masterra

-Enpresaren Kudeaketa, Antolaketa eta Ekonomiako unibertsitate masterra

Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren Jakintza arloa

-Modelizazio Matematikoko, Estatistikako eta Konputazioko unibertsitate masterra

-Matematika arloko Ikerketaren Hastapeneko unibertsitate masterra

-Kimika Iraunkorreko unibertsitate masterra

-Agrobioteknologiako unibertsitate masterra

-Kimika Sintetiko eta Industrialeko unibertsitate masterra

-Ingurumen Agrobiologiako unibertsitate masterra

-Komunikazioetako unibertsitate masterra

-Teknologia Informatikoetako unibertsitate masterra

-Proiektuen Zuzendaritzako unibertsitate masterra

-Energia Berriztagarrietako unibertsitate masterra: sorkuntza elektrikoa

-Ingeniaritza Mekaniko Aplikatuaren eta Konputazionalaren (IMAC) unibertsitate masterra

-Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako unibertsitate masterra

-Ingeniaritza Biomedikoko unibertsitate masterra

-Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologiaren eta Kalitatearen unibertsitate masterra

Osasun Zientzien Jakintza Arloa

-Osasun Zientzietako Ikerketako unibertsitate masterra

-Osasun Publikoko unibertsitate masterra

-Erizaintzako Zainketen Kudeaketako unibertsitate masterra

25,28

2. Doktoretzako programa ofizialak

DEPARTAMENTU HAUEN ARDURAPEKO DOKTORETZA PROGRAMAK

KREDITUAREN PREZIOA

1. MATRIKULAN

Zuzenbide Pribatua

Zuzenbide Publikoa

Ekonomia

Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika

Geografia eta Historia

Enpresen Kudeaketa

Psikologia eta Pedagogia

Soziologia

Gizarte Lana

52,49

Automatika eta Konputazioa

Osasun Zientziak

Natur Ingurunearen Zientziak

Estatistika eta Ikerketa Operatiboa

Fisika

Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa

Ingeniaritza Matematikoa eta Informatikoa

Mekanikaren, Energetikaren eta Materialen Ingeniaritza

Matematika

Nekazaritzako Ekoizpena

Landa Ingeniaritza eta Proiektuak

Kimika Aplikatua

Elikagaien Teknologia

73,51

IV. ERANSKINA

Bestelako prezioak: ebaluazioak, probak, tituluak luzatzea eta kudeaketa administratiboen prezioak

Ebaluazioak eta Probak

Unibertsitatean sartzeko gaitasun probak

83,17

25 urtetik gorakoendako sarrera probak

116,78

Ikasketen bukaerako proiektuaren ebaluazioa

152,94

Gradu azterketa edo tesinaren ebaluazioa

152,94

Doktoretza tesirako azterketa

152,94

Lehen unibertsitate zikloko irakaskuntzetako diplomadunen tituluak lortzea, baliokidetuz

Baliozkotze horretarako ebaluazio akademiko eta profesionala

152,94

Aipatu baliozkotze horretarako eskatzen diren lanak

254,67

Goi mailako hezkuntzako atzerriko tituluen homologazioa

Gradu ondoko edo doktore tituluak

135,77

Lehen eta bigarren zikloko tituluak edo baliokidea

Gaitasun proba

152,94

Tutoretzapeko ikasturtea: titulu ofizial bat lortzeko ikasketa planean baliokideak diren irakasgaien kredituak kredituaren prezioekin biderkatuko dira

Praktikaldia

152,94

Proiektua edo lana

152,94

Tutoretzak

Doktoretzako tesiaren tutoretza akademikoa

72,95

Ikasketen bukaerako proiektuetarako tutoretza

36,49

Tituluak eta egiaztagiriak luzatzea

Diploma, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa (Tituluaren Europarako osagarria barne)

170,88

Lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza (Tituluaren Europarako osagarria barne)

170,88

Ikasketa aurreratuetako diploma

152,94

Doktore titulua

256,29

Unibertsitate masterra

170,88

Tituluaren Europarako osagarria

57,63

Tituluak bikoiztea

Diploma, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa

85,44

Lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza

85,44

Ikasketa aurreratuetako diploma

76,47

Unibertsitate masterra

85,44

Doktore titulua

128,17

Tituluaren Europarako osagarria

28,82

Zerbitzu administratibo akademikoak

Ikasketak egiten hasteko espediente akademikoa irekitzea

27,87

Unibertsitateko txartela bikoiztea

5,99

Kudeaketa administratiboa (sei hilabeteko matrikula)

18,35

Kudeaketa administratiboa (urtebeteko matrikula)

36,70

Agirien kopultsa

10,91

Ikasketen ziurtagiria

27,87

Espedientea lekualdatzea

27,87

Ikasketak baliokidetzeko eskaera (1. eta 2. zikloak)

36,70

Atzerriko ikasketak hein batean baliokidetzeko eskaera

36,70

Ikasketak aitortzeko eskaera (graduko ikasketak)

36,70

F1010704

Iragarkiaren kodea: F1010704