86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2008-EXT-991 / 2007-RC-1159

Ebroko Ur Konfederazioaren 2010eko maiatzaren 21eko Ebazpenaren bitartez, iraungi egin dira Arga ibaitik hartu beharreko uren aprobetxamenduaren eskubideak, Iruñeko udal mugapean (Nafarroa). Ureztapenerako erabili beharreko aprobetxamendu hori Miguel Ciriza Sarasibar jaunari eman zitzaion, eta Ur Publikoen Aprobetxamenduko Liburuan inskribatu zen 28.785 zenbakiarekin.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Espedientea eta agiri teknikoak ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko maiatzaren 21ean.-Komisarioaren ondokoa. Eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1010638