86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Plantilla organikoaren aldaketa
(Eskola Publikoko atezainaren lanpostua)

Udalak, 2010eko ekainaren 17an egin zuen osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

"Udalbatzak, 2010eko ilbeltzaren 21ean egindako saioan, Udaleko plantilla organikoa onartu zuen 2.010. urterako. Hura otsailaren 8ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 17. zenbakian.

Kontuan hartuta beharrezkoa dela Irain Eskola Publikoko atezainaren lanposturako deialdi bat onartzea, Udalbatzak aho batez erabaki du:

2010erako Udaleko plantilla organikoa aldatzea, plaza hori barne hartuta eta honako ezaugarri hauek izanen dituena: lan-araubideko kontratu finkoa izanen du, eta funtzionarioen D mailako ordainsaria dagokio. Lanpostu hori oposizioaren bidez beteko da".

Lesakan, 2010eko ekainaren 24an.-Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L1011183