86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Interesdunendako deia, Telefónica Móviles España, S.A.U.k ordenantza fiskalaren kontra paratu duen administrazioarekiko 683/2010 auzi-errekurtsoan

Telefónica Móviles España, S.A.U.k administrazioarekiko 683/2010 auzi-errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala behin betikoz onestearen aurka.

Onetsitakoak xedapen orokorraren izaera duenez gero eta interesdun kopuru zehaztu gabe bati eragiten dionez gero, iragarki honen bidez interesdunak epatzen dira, delako prozeduran demandatu gisa ager daitezen, bederatzi eguneko epean, agertzeko dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen denetik aitzina; hori guztia, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1, 2 eta 3. ataletan xedatuari jarraikiz.

Iturenen, 2010eko uztailaren 5ean.-Alkatea, Jose M.ª Gorosterrazu Elizalde.

Iragarkiaren kodea: L1011630