86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

2010eko aurrekontua. Hasierako onespena

Imozko Udalak, 2009ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraituz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, Udaleko Idazkaritzan, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira eta haien laburpenak argitaratzeko tramitea, betetzat.

Imotzen, 2010eko ekainaren 16an.-Alkatea, Joaquín Garbisu Orayen.

Iragarkiaren kodea: L1010743