86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Xehetasun azterlana, 1. poligonoko 170. lurzatiari dagokiona. Hasierako onespena

Doneztebeko Udaleko alkateak, 2010eko ekainaren 16ko ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen Doneztebeko Udal Planeko 1. poligonoko 170. lurzatiaren xehetasun azterlana, Javier Oteiza Larrechea arkitektoak prestatu dokumentazioaren araberakoa, Fernando Ruizek eta Izaskun Juanenak eskaturik.

Hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, nahi duenak aztertzen ahalko du Udal Idazkaritzan, baita bidezko alegazioak aurkeztu ere; hori guztia abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluei eta horiekin bat heldu direnei jarraikiz.

Donezteben, 2010eko ekainaren 17an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: L1010739