86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Egiturazko aldaketa puntuala Udal Planean. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2010eko maiatzaren 3an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen 21. puntuan:

Hasiera batean onestea egiturazko aldaketa puntuala Baztango Udal Planean, 15. poligonoko 42. lurzatiari dagokionez, Lekarozen UE-2 unitate berria sortzeko. Berariaz irekitako espedientearen parte den proiektua, Construcciones Arakan, S.L.k sustatua, Oteiza Larrechea arkitektoak prestatu zuen, eta EHAEOk 2010eko maiatzaren 20an ikus-onetsi, eta osagarria 2010eko martxoaren 2an ikus-onetsi zen.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Elizondon (Baztan), 2010eko ekainaren 17an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1010702