86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Aldaketa Diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzan.
Behin betiko onespena

2010eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 17an, argitara eman zen Azagrako Udalaren Osoko Bilkurak hartutako erabakia, hasiera batez onesten zuena Kultura, kirol, hezkuntza, gazteria, osasun eta aisialdi xedeetarako diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren 24. artikulua aldatzeko espedientea.

Jendaurreko epea iragan baita alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onespena argitaratzen da indarra har dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ordenantzaren 24. artikulua honela idatziko da:

"22. artikuluak aipatzen dituen frogagiriak aurkeztuko dira hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen. Onespena eta ordainketa, hala behar bada, Ogasun Batzordeari dagokio, eta honek diru-laguntza murriztu ahalko du benetan egindako gastuetara iritsi arte."

Azagran, 2010eko ekainaren 18an.-Alkatea, María Antonia Berisa Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1010808