2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
Udal Planeko aldaketa
Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak eman 79/2010 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi da aldaketa Artzibarko Udal Planean, Hiriberriko Kontzejuko 18. unitateko 19. lurzatiari dagokionez. Sustatzailea: Lourdes Muñoz Serrano eta Juan Carlos García Rodríguez.
Jarraian araudi berria ematen da.
Artzin, 2010eko ekainaren 15ean.-Alkatea, José Ignacio Videgain Ibarra.
Eranskina
Honako hauek dira aplikazio eremu berrian sartutako lurzatiak katastroaren arabera: 19, 21B eta 194. lurzatiaren zati bat. Finka bakar bat osatzeko batuko dira espedientea behin betiko onetsitakoan.
Ondoriozko azalera:
-Lurzatia:
19.a: 92 m².
21B lurzatiaren zatia: 48,57 m².
194. lurzatiaren zatia: 67,88 m².
19. lurzatia, ondoriozkoa: 208,45 m².
-Egiturazko aldaketak:
Aldaketa hiri lurzoru finkatuaren eremuan, ondoko azalerak gehituko baitzaizkio:
21B lurzatiaren zatia: 48,57 m².
194. lurzatiaren zatia: 67,88 m².
Guztira: 116,45 m².
-Aldaketa xehakatuak.
18. orubea honelaxe aldatuko da:
- Erabilera: bizitegitarako.
- Eraikinaren lerrokadurak: libreak, lurzatiaren barrenean.
- Eraikuntzaren gehieneko okupazioa: librea.
- Gehieneko eraikigarritasuna: 2 m²/m².
- Eraikuntzaren tipologia: familia bakarreko etxebizitza, bakartua edo binakakoa, eta eranskinak eta eraikin txikiak.
- Gehieneko garaiera: BS + 1 + E eraikin nagusian eta BS eraikin txikiagoetan.
- Gutxieneko garaiera: etxebizitzarako eraikuntza guztiek gutxienez ere BS+1 izanen dute eta Eraikuntzari buruzko ordenantzen 6. artikuluan horri buruz ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
- Garaiera neurtzeko era: gehieneko garaiera neurtuko da kalearen sestratik, fatxadaren erdiko puntuan.
- Diseinuaren baldintzak, II. kapituluan, 3. atalean ezarritakoak (Eraikinak zaintzea eta ingurunearekiko egokitzapena).
Iragarkiaren kodea: L1010546