86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 10. EPAITEGIA

Ediktua. 840/2009 judizio arruntaren jakinarazpen zedula

Fátima Elorza Arizmendi andreak, Bilboko (Bizkaia) Lan arloko 10. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

José Ramón Márquez Guillén jaunak, José María Hervás Mezo jaunak, Antonio García Márquez jaunak eta Juan Carlos González Barrado jaunak eskaturik, Construcciones y Reformas Napartxo, S.L. enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu diren Soc 840/09 pej 78/10 autoetan, honako hau eman da:

Autoa.

Eman duen epailea: Fernando Breñosa Álvarez de Miranda jaunak Bilbon (Bizkaia), 2010eko maiatzaren 4an.

Aurrekariak.

Lehenbizikoa.-Auto hauetan 2010eko apirilaren 13an emandako ebazpenaren bidez erabaki zen betearazpena abiaraztea Construcciones y Reformas Napartxo S.L. zordunaren ondasunen aurka, autoetan emandako epaia nahitaez betearazteko.

Bigarrena.-Ordaintzeko dagoen printzipalaren eta behin-behinekoz kalkulaturiko legezko interes eta prozesuko kostuen zenbatekoak honakoak dira, hurrenez hurren: 9.051,81 euro eta 1.810,36 euro.

Dagoeneko Nafarroako Lan arloko 1. Epaitegiak zordunaren kaudimengabezia deklaratua zuen 2010eko urtarrilaren 28an emandako autoaren bidez.

Arrazoibide juridikoak.

Bakarra.-Zordunaren kaudimengabezia deklaratzea bidezkoa izanen da ez bazaio aurkitzen betearazpen prozedura eragin duen zorra osorik ordaintzeko adina ondasun, diru bihurtu gabeko ondasun ezagunik gelditzen ez zaiolako (erabateko kaudimengabezia) edo atxikita baina erabat baliatu gabe dauden ondasunak ez direlako aski, zorra osorik ordaintzeko finkatutako prezio justua ikusirik (kaudimengabezia partziala, zeinaren zenbatekoa zehazten baita oraindik ordaintzeko dagoen zorrari ondasun horien prezio justua kenduz). Bi kasuetan ere, deklarazioa beti izanen da behin-behinekoa.

Halaxe dago xedatuta Lan Prozedurari buruzko Legearen 274. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan. Kasu honetan horrelako erabakia hartzeko baldintzak betetzen dira.

Horregatik guztiagatik,

Xedapen zatia.

Jarduketa hauen (SOC 840/09; PEJ 78/10) ondorioetarako, 9.051,81 euroko printzipala gehi 1.810,36 euroko interesak eta kostuak ordaintzeko kaudimengabe deklaratzen da, oraingoz, Construcciones y Reformas Napartxo S.L. zorduna, ezertan galarazi gabe ordaindu gabe dagoen zorrari geroago aurre egitea, horretarako ondasun gehiago aurkitzen bazaio.

Argitara bedi zordunaren kaudimengabeziaren deklarazioa Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofizialean (Lan Prozedurari buruzko Legearen 274.5 artikulua).

Jakinaraz bekie alderdiei eta erakunde horri.

Ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bedi.

Aurka egiteko bidea: Epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean, ebazpenari zein arau-hauste egozten zaion adieraziz (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 452. artikulua). Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.

Eta Construcciones y Reformas Napartxo, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Bilbon, 2010eko maiatzaren 28an.-Idazkari judiziala, Fátima Elorza Arizmendi.

Iragarkiaren kodea: J1010212