86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

CUENCAKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 0000063/2010 betearazpena

Ángeles de Las Heras López andreak, Cuencako Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Jorge Ricardo Paredes Díaz jaunak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Construcciones Metálicas Talluntxe, S.A. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000063/2010 betearazpen-prozeduran, autoa eman da. Hona hemen autoaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Autoa:

Epailea/Epaile magistratua: Fernando Lisbona Laguna jauna. Cuencan, 2010eko maiatzaren hogeita zazpian.

Xedapen zatia:

Betearazpenpeko alderdiari, Construcciones Metálicas Talluntxe S.A.ri dagozkion kopuruak enbargatzea dekretatzen da, diru kopuru hau berdintzeko: 19.711,18 euroko printzipala, gehi 3.153,77 euro behin-behineko interes eta kostuen ordainean, Santanderko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegian bideratutako 140/06 kanbio-judizioaren autoetan.

Igor bekio idatzagiria Epaitegi horri, erabakiaren berri emateko, eta halaber, enbargatutako diru kopurua atxiki dezatela eta epaitegi honetako kontura transferi dezatela Epaitegi honek Baneston duen 1619000064006310 kontuan, edo bidezkoa bada dekretatutako enbargoaren idatzoharra har dezatela, bere garaian kontuan hartzeko.

Ondoriorik gabe geratuko da 2010eko maiatzaren 6ko autoa, Astilleroko 15.628 zenbakidun erregistroko finka ez baita betearazpenpekoaren titulartasunekoa.

Aurka egiteko bideak: berraztertzeko errekurtsoa jartzea ebazpena eman duen organoari zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean, ebazpenari egozten zaion arau-haustea azalduz, errekurtsoa jartze hutsak ez duela etenen errekurritutako ebazpena. Errekurtsoa jarri ahal izateko, Gizarte Segurantzaren araubide publikoko langile edo onuradun izan ezean, 25 euroko gordailua egin behar da Lan arloko 1. Epaitegia honek Banestoko 1 zenbakidun kontuan irekita duen Kontsignazioen Kontuan, kontzeptu gisa "errekurtsoa" jarriz, eta jarraian "30 lan arloa-berrikuspena" kodea. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren eta hutsune batez bereizita "errekurtsoa" idatzi behar da, eta jarraian "30 lan arloa-berrikuspena" kodea. Kontu berean hainbat ordainketa egiten badira, diru sarrera bat zehaztu behar da kontzeptu bakoitzeko (baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere), errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako tartean, uuuu/hh/ee formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Epaile magistratuak agindu eta sinatu du. Fede ematen dut.

Eta Construcciones Metálicas Talluntxe, S.A.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin. Cuencan, 2010eko maiatzaren hogeita zazpian.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Cuencan, 2010eko maiatzaren 27an.-Idazkari judiziala, Ángeles De Las Heras López.

Iragarkiaren kodea: J1010209