86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 89/2009 betearazpen-prozedura

Lourdes García Ruizek, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Juan Carlos Suárezek eta Laura Reloba Murugarrenek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Vicente Estabolite Goñiren, Explotaciones Hosteleras Elvizuren eta Elena Serrano Cáceresen aurka bideratu den 89/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, Vicente Estabolite Goñi, Explotaciones Hosteleras Elvizu eta Elena Serrano Caceresen kaudimengabezia partziala deklaratzen da behin-behinekoz Juan Carlos Suárezi zor dizkioten 3.081,72 eurori (printzipala) eta 1.021,12 eurori (interesak eta kostuak) aurre egiteko, bai eta Elena Serrano Cáceresena ere Laura Reloba Murugarreni zor dizkion 138,19 eurori (interesak eta kostuak) aurre egiteko, deusetan galarazi gabe betearazpen-prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badute.

Behin ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bitez jarduketa hauek, erregistro liburuetako baja eta estatistikarako idatzoharra egin ondoren.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du eteteko ondoriorik sortuko (LPLaren 186.1 artikulua).

Eta Vicente Estabolite Goñiri eta Explotaciones Hosteleras Elvizuri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko ekainaren 22an.-Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1011047