86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Titulu judizialak
betearazteko 18/2010 prozedura

Eugenia Moreno Egusquiza De Usquianok eskaturik, kaleratzea dela-eta, Raúl Miranda Fraguasen (Mesón del Pirineo) aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 18/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Eugenia Moreno Egusquiza de Usquianok eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Raúl Miranda Fraguasen (Mesón del Pirineo) aurka, 7.499,94 euroko printzipala ordain dezan, gehi 450,00 euroko interesak eta 749,99 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Eta Raúl Miranda Fraguasi (Mesón del Pirineo) legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko ekainaren 9an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1010443