86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 291/2010 demanda

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Marina Sainz Vélezek eskaturik, diru-kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Izarre Guria S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratzen ari den 291/2010 demandan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2010eko urriaren 5eko goizeko 11:00etan 15. judizio-aretoan (lehen solairua) ager dadin, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, epaiketa egiteko.

Ekitaldi horiek epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, lehen solairua). Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Aitortza judiziala egitera, demandatuak berak agertu beharko du eta, pertsona juridiko pribatu bat bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak. Ordezkaritza frogatzeko, eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Ohartarazten zaio bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, aitortutzat jotzen ahalko dela.

Agiri bidezko frogarako, egin bekio demandatuari errekerimendua, judiziora demandatzailearen nominak ekar ditzan.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta Izarre Guria S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko ekainaren 11n.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz

Iragarkiaren kodea: J1010405