86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 825/2009 demanda

Mahdjouba Chahrrourk eskaturik, Yon Vidaurreta Herreraren Fernández y Aristu Servicios Hosteleros, S.L (FASH) enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 825/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Partez baiesten dut Mahdjouba Chahrrour andreak Yon Vidaurreta Herrera jaunaren Fernández eta Aristu Servicios Hosteleros, S.L (FASH) enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka diru kopuru bat erreklamatzeko bideratutako demanda eta, horrenbestez, Yon Vidaurreta Herrera jauna kondenatzen dut auzi-jartzaileari 2.255,16 euro ordaintzera, demandak ezartzen dituen kontzeptuengatik (diru kopuru horrek %10eko berandutza-interesa sortuko du). Soldatak Bermatzeko Funtsa erabaki horri men egitera kondenatzen dut. Eta Fernández Y Aristu Servicios Hosteleros, S.L. enpresa demanda-idazkian eskatzen den guztitik absolbitzen dut.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston (Nafarroako Gorteak kalea, 5, Iruña) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 0030 1846 42 0005001274 kontuan (3158 0000 65 0825 09 prozedura), 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina banku eta kontu berean, kondenaren xede den dirua sartu izanarena (3158 0000 69 0825 09 zenbakia aipatuz).

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada. Legelariak ordezkari lanak ere eginen ditu, non eta hark ez duen propio ordezkari bat izendatzen.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.

Eta Yon Vidaurreta Herrerari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko ekainaren 21ean.-Idazkari judiziala, Rosa Mª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1010925